Vuelta: Puritoren gainbehera eta gero Nibali eta Mosquera dira faboritoak

Guaixe 2010eko irailaren 16a

Atzo Espainiako Itzuliko 46 km-ko erelojupekoa jokatu zen Penafielen. Peter Velits-ek irabazi zuen sekulako erakustaldia egin eta  Denis Menchovi 12 segundo eta Fabian Cancellarari 37 segundo atereaz, baina hori gutxienekoa da. Kontua da Katushako Joaquim "Purito" Rodriguez liderrak gainbehera izugarria izan zuela eta Vueltako podiumean egoteko ia aukera guztiak agortu dituela. Aurreikusi moduan eta nahiz eta gurpilean zulaketa izan eta denbora galdu Nibali ongi aritu zen - 1:54ra sartu zen - , baina akaso Ezequiel Mosquerak eman zuen sorpresa, 2:13ra sartu baitzen, Nibelirekiko oso denbora gutxi galduz. Erlojupekoan Imanol Erbiti 23.a izan zen, 2:28ra; Gorka Verdugo 27.a, 2:39ra, eta Pablo Urtasun 101.a, 6 minutura.  Horrela, Nibalik eskuratu zuen lidergoa eta Mosquera da bigarrena, 39 segundora. Velitsek hirugarren postua lortu du, 2 minutuetara. Sakandarrei dagokienez, Imanol Erbiti 83.a da. 2:03:26ra; Gorka Verdugo 91.a, 2:09:18ra; eta Pablo Urtasun 113.a, 2:42:25era. Gaur Valladoliden hasi eta Salamancan despedituko da etapa, 149 km-koa. Etapa laua da, esprinterrendako aproposa.