Vendetta Gorakada diskoan

Guaixe 2010eko irailaren 14a

Beste behin ere, ikasturte amaierarekin batera argia ikusi du Gorakada diskoak. Bertan ageri dira Gor diskoetxearen urteko arrakastak. Hamaikagarren edizioak, nobedadeekin dator: lehen aldiz, bertsio digitalean bakarrik argitaratu dute lana. Hortik diskoaren izena: Gorakada 2.0. EzaugarriakBederatzi abestik osatzen dute Gor diskoetxeak argitaratutako bilduma. Horien artean dago Vendetta taldearen Soy de barrio abestia. Sakanako taldeak iaz argitaratu zuen lehen diskoa arrakasta itzelarekin. Aipatu abestian taldeak bere oinarrizko printzipioak aurkezten ditu eta kultura nahasketa goraipatzen du. Sakandarrekin batera diskoa osatzen dute The sparteens, Memo, Mantisa, Lauroba, Electric Riders, 121 dB, Salida Nula eta Bizardunak taldeek. Azken hauen bigarren CDtik ateratako Ardo Gorri Naparra arrakastatsua da diskoaren aurkezpen kanta eta dohainik deskargatu daiteke.Disko digitala osorik (2 euro) edo abestiak solte (0,30 euro) deskargatu daitezke. Gor diskoetxearen web orrian ez ezik, bestelako denda digitaletan ere eskura dago.www.gordiscos.comGorakada 2.0 salgai dago Gor diskoetxearen web orrian eta bestelako denda digitaletan.