Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateak kirol teknikariaren lan murrizketaren ordezkapena betetzeko bide administratiboa hasiko du. Froga gainditzen dutenek lan poltsa osatuko dute beharrezkoa denean erabiltzeko. INEMen eskatuko da interesatuen zerrenda eta hautagaiek hurrengo baldintzak bete beharko dituzte: Gorputz Hezkuntzan unibertsitateko goi mailako titulua izatea edo diplomatua (SHEE-IVEF-INEF) edo irakasle diplomatura gorputz hezkuntzako espezialitatean; EGA edo baliokidea izatea, edo euskara froga bat gainditzea; eta gidabaimena eta autoa izatea. Interesatuek INEMera jo beharko dute izena ematera. Lanean baldin badaude "lanpostua hobetzeko" izena eman dezakete. Edo Sakanako Mankomunitateko erregistroan aurkeztuko dira, 2010eko irailaren 28ko eguerdiko 14:00ak baino lehen (eskatutako dokumentazioaren fotokopia konpultsatua ekarriz).Irailaren 28an zerrendak eskatuko dira INEMera, eta interesatuek egun hori baino lehen eman beharko dute izena. Argibide gehiago nahi izanez gero deitu Kirol Zerbitzura (948 46 48 66 telefonoa) edo jo kirolak@sakana-mank.com helbide elektronikora.