Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Abuztuaren lehenean Trail Aneto izeneko mendi lasterketa gogorra jokatu zen, 96 km eta ia 6.000 metroko desnibel positiboa zuena. Dantzaleku Sakanako Aitor Begiristain Goiburu hamabosgarrena izan zen, ia 17 ordu lasterkan eman ondoren (16:51:27). Sorginen lasterketaAsteburuan III. Sorginen Lasterketa jokatu da Atxondon, 25 km-ko proba. Aritz Kortabarria izan da txapelduna (2:02:44). Patxi Rubio uhartearra 176.a izan zen (3:11:20), eta Arantzazu Larrañaga uhartearra 177.a (3:11:20).