Antsoaindik uzta ona ekarri dute Sakanako irristalariek

Guaixe 2010eko irailaren 16a

Irailaren 11n Antsoaingo Irristaketa Trofeoa jokatu zen. Sakandarrak primeran aritu ziren, eta emaitza oso onak ekarri zituzten. Esaterako, Urdiaingo Aitziber taldeko Gaizka Ocaña lehena izan zen mutilen haur mailan, eta Irantzu Imaz bigarrena sailkatu zen nesken haur mailan. Unai Villalobos lehena izan zen mutilen benjamin mailan eta Anne La Puente lehena izan zen nesken mini mailan. Larunbatean, hilak 18, XVIII. Extremadurako Etxearen Saria jokatuko da Iruñeko Antoniuttin, goizeko 10:00etatik aurrera. Ikasturtea urrian hasiko daIrristaketa eskolak urrian hasiko dira. Altsasuko Irristaketa Taldekoak astearteetan eta ostegunetan ariko dira, Olaztiko Sutegikoak asteazkenetan eta ostiraletan eta Urdiaingo Aitziberrekoak astearteetan. Izena emateko epea zabalik dago.