Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean Iruñean jokatutako San Juan Triatloi Txapelketan 241 kirolari aritu ziren, tartean sakandarrak, eta lan bikaina egin zuten. Sakana Triatloi Taldekoak bikain aritu ziren. Benjaminetan Gaizka Peñagarikano bigarrena izan zen. Kimuetan, Olatz Azazeta izan zen garaile nesketan eta Urko Peñagarikano mutiletan. Xabier Basabe seigarrena izan zen. Haurretan, nesketan, Marina Zabala seigarren sailkatu zen. Eta kategoria absolutuari dagokionez Juan Carlos Nieva nagusitu zen mutiletan eta Marian Iturralde emakumezkoetan. Igor Flores (Lagunak) laugarrena izan zen, eta Francisco Cordon(AC Triatlon) bosgarrena (AC Triatlon).