Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kaixo berriz ere, Londresetik, Guaixeko irakurle agurgarriok!!!!Aurreko eskutitzean, komentatu nizuen bezalaxe, ohizkoa eta hain inportantea den nire kanpo laneko margolana, Londresen lekutu izan da. Eta aurrekoan hasi berri nintzaizuen nire abenturen kontu-kontari. Bueno, suposa dezakezuen bezalaxe, hainbat eta hainbat abentura eta bizipen ezberdinak izan ditut, denboraldi honetan, bai artistikoki eta baita pertsonalki, nola ez.Beraz, aldi honetan bizipen horietako batzuk kontatuko dizkizuet. Hasteko kontatu behar dizuet, azkenean, lana lortu izan nuela. Eta gainera, hain gustuko dudan Merkatuan. Camden Town-eko postutxo batean lanean nago, turistei gauzatxoak saltzen. Hemen, diru sarreraren bat behar duzu, mantendu ahal izateko, bestela Beraz, lanpostu honek zertxobait laguntzen dit. Eta bestetik mundu guztiko beste pertsonekin hitz egin eta erlazionatzeko aukera paregabea gerturatu nau! Benetan oso alde inportantea!! Honek pila bat betetzen bainau, bai pertsonalki eta baita artistikoki; esperientziak, inspirazio, aukerak eta abar asko bertatik badatozkidalako.Aurreko eskutitzean, komentatu nizuen saiatuko nintzela, hementxe Camdenen egon behar zen Festibal batean parte hartzen, nire mural bat eginez. Bueno, ba azkenean lortu izan nuen. Uztailaren 29an izan zen The LockStock Festival hau. Eta nire lagun paregabe Maiderrekin, egun ezberdin eta berezi bat pasa genuen, dudarik gabe. Bertan egon ginen, iluntze arte eta ikusle eta flax ezberdinen artean Bestetik, badakizue, artea eremu askotara zabaldu daitekeela. Beraz, nola ez, nire burmuinak lanari utzi ezin diezaiokeenez, eta hainbat lagun berriren bultzadarekin; Notting Hill-eko Carnavalaren erdian murgildurik egon nintzen "fashion make-up-inak" (makillajeak) egiten. Eta benetan oso esperientzia polita eta berezia izan zen hainbeste jendetzaren erdian, makillatzen egotea eta ikustea horrek eragiten zuena jendearengan, eta makillatuak zirenen poztasuna.Eta bukatzeko, komentatu, suertatu zaizkidan aukera ezberdinak, artean zuzenago murgildurik. Gauza askoren artean, erakusketa inportante batzuen "guest list" deituriko aurkezpenean egoteak (hau da, mugatua zen aurkezpen horretan egoteko aukera, benetan aukera ona). Konkretuki, Boy Soldiers Erakusketa batean, non artista inportante askok, beraien estiloarekin margotua zituzten, Schoony, eskultore famatuaren erliebe baxu batzuk, zeina, azken honen ikono den. Erakusketa hau BLACKALL STUDIOS eta GRAFFIK GALLERY. Eta bukatzeko, badirudi, azkeneko galeria honetan, nire margo lanak egoteko aukera egon daitekeela Bueno, nire irakurle maitagarriak, utzi beharra zaituztet orain. Baina hemendik gutxira, han Euskal Herrian ikusiko gara berriz ere!!! Ze bestela nire hainbat ikasle, famili eta gertukoak, itoko nauteBesarkada handi bat!!!!Inspirazio bilaren bidaiaria,Itziar Nazabal