Mankomunitatea segurtasun eta lan osasunean aitzindari

Guaixe 2010eko irailaren 15a

Dagokion auditoria pasa ondoren, AENORrek ziurtatu du Sakanako Mankomunitateak ezarri duen segurtasun eta lan osasun sistemak OHSAS 18001 (Occupational Health and Safety Assessment Series) ziurtagiria merezi zuela. Sakanako Mankomunitateak bere langileen osasun eta segurtasunerako ezarri duen kudeaketa sistemak lantoki seguruak eta osasuntsuak sustatzen ditu. Horrekin batera, osasunerako eta segurtasunerako arrisku izan daitezkeenak identifikatu eta kontrolatzeko bitartekoak ezartzen ditu, istripuak izateko aukera murriztuz. Ziurtagiria eskuratzea adierazten du Sakanako Mankomunitatearen prebentzio programan Lan Arriskuen Prebentziorako Legean eskatzen dena baino gehiago jasotzen dela. Besteak beste, prebentzio kultura txertatzen duelako bere baitan. AENORren ziurtagiriak Mankomunitatearen azpiegitura guztiak hartzen ditu. Ibarreko erakundetik adierazi dute ziurtagiria arlo horretan bikaintasuna lortzeko pizgarria dela.Lehena Sakanako Mankomunitatea ziurtagiri hori lortu duen Nafarroako lehen erakunde publikoa da. Aurretik ISO-UNE 9001 (kalitatea) eta ISO-UNE 14001 (ingurumena) ziurtagiriak zituen. Kudeaketa Sistema Integratuaren bidez zerbitzuak hobeki emanen ditu Sakanako Mankomunitateak.