Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak eta AEK-k oinarrizko euskara ikastaroa antolatu dute dendari eta ostalariendako. Haren bidez Mankomunitateak zerbitzuen arloan euskalduntzea bulkatu eta euskararekiko sentiberatzea landu nahi du. Gero eta bezero gehiagok eskatzen baitute euskaraz hartuak izatea. Horregatik ikastaroa praktikoa izanen da eta komunikatzeko oinarrizko formak erakutsiko dira. Ikastaroak 60 orduko iraupena du eta dohainik da. Irailaren 27tik azaroaren 26ra izanen da AEKren euskaltegian, 15:00-16:30era. Izen-ematea 689029780an edo aranatz.euskara@sakana-mank.com helbidean.