Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azaroaren 15ean despeditzen da Nafarroako Hondakinak Kudeatzeko 2010-2017 Plan Integratuaren proiektuaren eta Ingurumen Ondorioen Azterlanaren jendaurreko epea. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak egin du plana, Europako eta estatuko legediak kontuan hartuta. Departamentuak azaldu duenez, Planaren printzipio zuzentzaileak besteak beste, lehentasuna ematen dio prebentzioari eta hondakinak suntsitzeari balioa emanda, fabrikatzaileen ardura, "Kutsatzen duenak, ordaindu egiten du" printzipioa eta abar.Horiek kontuan izanda, planak sortzen diren hondakin mota bakoitzari zuzendutako hamaika azpiprograma ditu: hiriko hondakinak, hondakin arriskutsuak, erabiltzen ez diren ibilgailuak, erabiltzen ez diren pneumatikoak, pilak eta metagailuak, tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak; PCB, PCT eta horiek dituzten aparailuak, eraikuntzako eta eraiste lanetako hondakinak, hiriko hondakin urak araztearen ondoriozko lokatzak eta antzekoak, nekazaritza erabilerako plastikoen hondakinak eta industriako hondakin ez-arriskutsuak. Azpiprograma bakoitzak finkatutako helburuak izanen ditu. Gainera, Planeko azpiprograma batzuetan, hartutako neurrien arabera, "kudeaketarako zenbait azpiegitura ezarri behar dira, eta horretarako, saihestu egin behar dira lurzorurako, landaredirako eta faunarako eragin negatibo guztiak, paisaiaren degradazioa, airearen eta uren kutsadura, eta oro har, pertsonei edo ingurumenari kalte egin diezaiokeen guztia". Egitaraua18:30ean Irekiera. Raul Salanueva Murgialdaik, Nafarroako Gobernuko Hondakinen Sekzioko buruak eta mankomunitateetako ordezkari batek zabalduko dute jardunaldia. 18:45ean 2010-2017 Nafarroako Hondakinen Kudeaketa Integraturako Planeko informazio eta parte hartze prozesuaren aurkezpena. CRANA.19:00etan 2010-2017 Nafarroako Hondakinen Kudeaketa Integraturako Plan proposamenaren aurkezpena eginen du María Arrizabalaga Larumbek, Namainsako Hondakinen Saileko arduradunak.19:30ean Eztabaida eta publikoaren parte hartzea (galderak eta argibideak). 20:30ean Jardunaldiaren akabera.Parte hartzea Ostegunekoa bilera irekia da, baina aldez aurretik izena eman behar da (948 140 818 edo residuos2@crana.org). Planaren edukien inguruan eztabaidatzea eta iritziak kontrastatzea da helburua. Bilerea errondaren ondoren Ingurumen Departamentuak txostena osatu eta web orrira igoko du. Abendu bukaeran behin betiko plana aurkezteko Iruñean jardunaldia eginen da.Dokumentuak: