Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hirugarren maila. Lehen multzoa. 4. Jardunaldia: Lagun Artea 0 - Valle de Egües 1Lagun Artea gola sartu ezinikHala dabil Lakuntzako Lagun Artea. Hirugarren mailari tamaina hartzea kosta egiten ari zaio Lakuntzako taldeari. Atzo, Lakuntzako Zelai Berrin, gol aukera gutxi izan ziren, eta Lakuntzako taldeak ez zituen aprobetxatu. Lehendabiziko zatian Egüesibarrekoak nagusitu ziren, baina Lagun Arteak defentsa lan handia egin zuen eta Iruñerrikoek ez zuten atea zulatzea lortu. Hala ere, Lagun Arteak ez zuen zelai erdia pasatzea lortzen garantiekin. Horrela, 39. Minutuan, eta defentsako akats bat baliatuz, Egüeseko Manjonek gola sartzea lortu zuen. Atsedena eta gero gora egin zuten Lagun Arteakoek, eta Egüesekoek, aldiz, behera. Baina Lagunek ez zuen gola egitea lortzen. Gainera, Unaik Lagunen aldeko penaltya ez zuen sartu, eta Xabiren kanporatzearekin erremontada oso garesti jarri zitzaion Lagun Arteari. Gol aukera argiak pasatzen utzi zituzten eta horrela bukatu zen partida, 0-1 galduta. Horrela, hirugarren mailako sailkapenean azken postuan jarraitzen du Lagun Arteak. Larunbatean Lizarran jokatuko du Lagun Arteak, Izarraren kontra. Ea Lagun Artea gol aukera horiek gauzatzen hasten den. Preferente maila. Lehen multzoa. 2. Jardunaldia. Etxarri Aranatz 3 - Gares 2Lehen garaipena EtxarrirendakoEtxarri Aranatz taldeak kategoria berria estreinatu zuen etxean, bere zaleen aurrean, eta preferente mailako lehen garaipena lortu zuen talde sakandarrak, Gares taldeari 3-2 irabazita. Etxarrik gogo askorekin eta dena emanda jokatu zuen. Horrela, lehen zatian Etxarriko taldea nagusitu zen, eta gol aukera handiak izan zituen. Horietako batean Xabatek asmatu zuen eta Etxarrik aurreratzea lortu zuen. Bigarren zatia hasi eta berehala berdindu zuen Garesek, eta nahiz eta arerioek dominatu Etxarrik bikain erantzun zuen, Asierrek eta Arratibelek bi gol sartu baitzitzuten. Bukaeran Gareseko Lopezek 3 eta 2koa ezarri zuen markagailuan, baina nahiz eta Garesekoen erasoa sendoa izan egoera ez zen aldatu eta lehen garaipena ospatu ahal izan zuten etxarriarrek. Artajones da liderra, 6 punturekin. Etxarri bederatzigarrena da, 3 punturekin. Larunbatean Artajonan jokatuko du Etxarrik, Artajones liderraren kontra. Erregional maila. 4. Multzoa. 2. Jardunaldia. Doneztebe 5 - Altsasu 2Festak nabaritu ote zirenEz dakigu Altsasuko jokalariek festen nekea nabarituko zuten hala ez, baina 5-2 galdu zuten Donezteberen kontra. Hala ere, lehen zatian Altsasu nagusi izan zen, baina soilik gol bat sartzeko aukera izan zuen Jonathanek, eta Doneztebek berdintzea lortu zen atsedenaldira joan baino lehen. Atsedenaldia eta gero Doneztebekoak indar betez hasi ziren eta bi gol sartu zituzten berehalakoan, 3-1 aurreratuz. 3-2 gerturatzea lortu zuen Altsasuko Lobok, baina Doneztebekoak atzera ere asmatzen hasi eta beste bi gol sartu zituzten. Markagailuak 5-2 jasotzen zuela despeditu zen lehia. Amigó da erregional mailako liderra, 6 punturekin. Altsasu 12.a da, puntu batekin. Larunbatean Dantzalekun jokatuko du Altsasuk, bederatzigarrena den Burladésen kontra.