Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aingeru Epaltza (Iruñea, 1960) idazlearen Erresuma eta fedea trilogiaren lehendabiziko bi liburuak ditugu hauek Mailuaren odola duela lau urte argitaratu zena, Izan bainintzen Nafarroako errege aurten irakurri ahal izan duguna eta 2012rako argia ikusiko duen hirugarren liburukia, hala agindu baitu egileak: Nafarroako erresumaren konkistaren 500. urteurrena ospatzen den urtean . Aurtengoa lehendabizikoaren jarraipena izan arren, bakoitzak bere nortasuna eta autonomia du, eta, hori dela eta, bigarrena irakur daiteke lehengoa irakurria izan gabe.Mailuaren odola aleak XVI. mendeko Nafarroako Erresumaren konkista, Behe Nafarroatik berreskuratzeko alferrikako saioak, erlijio gerra...eta Nafarroako erregeek bi aldiz hornituriko odol bastarta duten aitona-iloba Mailutarrak, erresuma eta fede berriaren defendatzaile sutsuenak izango direnak, ezagutarazten dizkigu. Istorioari Axularrek aurkitzen duen Joanes Mailuk bere bizitzari buruz idatzitako eskuizkribu batek hasiera emango dio.Izan bainintzen Nafarroako errege atala XVI. mendeko hirugarren laurdenean kokatzen da, Joana Albretekoaren eta Enrike Borboikoaren seme Enrike III.aren garaian. Nobela hau Joanaren heriotzarekin eta haren semea eta Frantziako Margarita Valoiskoaren ezkontzarekin hasten da. Joanes Mailu ere Parisera joango da, garaiko gerra erlijiosoak higanoten aurka eraginiko triskantza, gortearen azpijokoak, Nafarroako erregearen "presoaldia"ren lekuko eta protagonista bihurtuko delarik.Fikzio historikoa deitu dio Epaltzak, fikziotik eta errealitatetik edaten baitute abenturazko bi nobela hauek: gertakari historikoak historiagileek bildu bezala kontatzen dituelako (gertakari nagusiei fidel izan naiz) eta pertsonaia historiko( Nafarroako errege-erreginak, Frantziakoak, Axular, Leizarraga, Etxepare garaiko idazleak: (jaun eta jabe izan naiz)) eta fikziozkoak (Mailutarrak) uztarturik aurkituko baititugu primeran deskribatutako garaiko giroan.Benetako historiatik bere istorioa egiteko dokumentazio lana handia eta nekeza izan zela esan zuen idazleak: erabili dudan bibliografia gehiena frantsesa izan da, gai honen gainean oso gutxi argitaratu baita, euskaraz batere ez, eta gaztelaniaz gutxi.Hizkuntzari dagokionez, euskara ederra, maila jasoa erabiltzen du iruindarrak: kezka gehien ekarri didan afera izan da, hasieratik baztertu nuen Leizarragaren hizkuntza eredua protagonista kalbinista izan arren; Axularrena, berriz, eskuragarriagoa da, baina, hala ere, urruna gaurko irakurlearengandik. Bada gure klasikoen prosaren oihartzuna, baina euskaraz irakurtzeko ohitura duen irakurle arrunt batendako aski eskuragarria dela uste dut.Izaskun Etxeberria Zufiaurre