Iñigo Aritza ikastola txapelketak baditu txapeldunak

Guaixe 2010eko irailaren 21a

FinalakKimuak: Armendariz-Gartzia 18 / Martinez-Ramirez 9Gazteak: Lopez-Gastaminza 16 / Ansa-Lasa 22Helduak: Senar-Irañeta 22 / Mazkiaran-Alustiza 14Iñigo Aritza ikastolak Altsasuko Pilotajauku pilota taldearen laguntzaz Iñigo Aritza ikastola I. Pilota Txapelketa antolatu du lehenengoz. Ziordia, Olazti, Urdiain eta Altsasuko udalaren laguntza izan dute, eta hainbat enpresaren babesa. Txapelketan pilota eta euskara lotzen saiatu dira Iñigo Aritza ikastolakoak, eta Sakanako pilota bulkatu nahi izan dute, txapelketan aritu diren pilotari gehienak sakandarrak baitziren, edo Sakanako eskoletan aritzen diren hurbileko pilotariak. Txapelketa Urdiainen, Olaztin eta Ziordian gauzatu eta gero, larunbatean finalak jokatu ziren Altsasuko Burunda pilotalekuan. Giroa polita izan zen eta partidak ere, lehiatuak. Kimuetan Armendariz-Gartzia gailendu ziren nagusitasun osoz, eta gazteetan Ansa-Lanak jantzi zuten txapela. Helduen lehia ere entretenigarria izan zen eta Senar-Irañeta izan ziren txapeldunak. AurreraTxapelketak segida izatea da antolatzaileen asmoa. "Aurtengoa lehena izan da eta kontentu gaude izan duen erantzunarekin. Asmoa txapelketarekin jarraitzea da eta festen erreferentzia izatea. Urdiaingo kanporaketa Aitziber festetan jokatzea eta Ziordikoa bertako festetan; Olaztikoa euren artean kokatuko genuke. Eta, bukatzeko, finalak Altsasuko festetan izatea" diote ikastolakoek.