Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanan eskaladarekiko zaletasun handia dagoela jakitun, Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak eskalada ikastaroa antolatu du, Nafarroako Kirol Institutuaren laguntzarekin. Jon Gurutz Lazkoz eskalatzaile trebe arbizuarra izango da monitorea, eskaladan esperientzia handia duena. Ikastaroa Uharte Arakilen eta Arabako Eginoko Lezean eskainiko du, urriaren 22an, 23an eta 24an. Ikastaroaren helburua haitzetan eskalatzeko oinarrizko ezagupen eta teknikak lortzea izanen da. Urriaren 15era arte eman daiteke izena13 urte baino goragoko pertsonek eman dezakete izena ikastaroan. Horretarako Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzura hots egin beharko da urriaren 15a baino lehen (948 464 866 telefonoa), edo kirolak@sakana-mank.com posta elektronikora mezua idatzi edo www.sakana-mank.com web gunearen bitartez izena eman. Matrikularen truke 25 euro ordaindu beharko du interesatu bakoitzak, Euskadiko Kutxako 30350116931160003328 kontu zenbakian. Ikastarora bakoitza bere kabuz joan beharko da. PlangintzaZehazki esanda, urriaren 22an 18:00etatik 20:00etara ariko dira Arbizuko kiroldegian, eskaladari hurbildu eta oinarrizko kontzeptuak bereganatzeko. Eta urriaren 23an eta 24an Uharte Arakilera eta Eginoko Lezera hurbilduko dira. Egun osoko jardunaldiak izango dira, goizeko 10:00etatik 17:00etara, eta horregatik bakoitzak bere bazkaria eraman beharko du otordua egiteko.