Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Olaztiko Gazte Asanbladak antolatuta, igandean goitibeherez gozatzeko aukera izango da Olaztin. Lasterketa arratsaldeko bostetan abiatuko da Maisuenea gaztetxetik, eta mota guztietako tramankuluekin aldapan behera ongi moldatzen direla erakutsi beharko dute parte-hartzaileek. Lasterketan aritu nahi dutenek izena eman beharko dute, igandean bertan, 16:00etatik aurrera, Olaztiko gaztetxean. Derrigorrezkoa izango dute kaskoa eramatea eta zintxak eta balaztak izatea.