Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Cederna-Garalurrek enpresa kudeaketa hobetzeko bi ikastaro antolatu ditu. Saioak Nafarroako mendialdean kokatuta dauden edozein sektoretako Enpresa Txiki eta Ertainei eta autonomoei zuzenduta daude. Aurreneko ikastaroa fakturen eta kobrantzen kudeaketari buruzkoa da. Finantziazioa kalkulatzeko irizpideak eta bankuarekiko negoziazioa eraginkorragoa izateko bitartekorik egokienak ikasteko aukera emanen du ikastaro horrek. Ikastaro hori Arbizuko Zerbitzu Zentroan eginen da, heldu den astearte eta ostegunean, 9:00etatik 12:00etara. Cederna-Garalurrek antolatu duen bigarren ikastaroak nire lanak ematen al dit etekinik? Enpresako kostuen kudeaketa izenburua du. Ikastaro horretan erabakirik egokienak hartzeko enpresako kostuak nola kalkulatu eta interpretatu ikasiko da. Aldi berean, tresna informatikoei buruzko informazioa zabalduko da. Saioak Altsasuko Gure Etxea eraikinean izanen dira urriaren 5ean eta 7an, 9:00etatik 12:00etara. Informazioa 948 567 010 telefonoan (Myrian), 8:30etik 12:30era edo Cederna-Garalur elkartearen Arbizuko Zerbitzu Zentroan.