Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hala adostu dute erakundeek. Elektrizitate garraioaz arduratzen den Red Electrica Españolak (REE) bere egin ditu Nafarroako eta Euskal Autonomi Erkidegoko gobernuek proposatutako aukerak. REE, orain, ibilbide horien azterketa egiten ari da, etorkizunean egitasmoa idatzi ahal izateko. Proposamen berria Espainiako Industria Ministerioari aurkeztuko dio. Nafarroa eta Araba arteko argindar garraiorako 400 KW-eko linea da aurreikusten dena. Lizarraldea eta Arabako mendialdea baztertuta, Sakanatik pasatzeko aukera dago. Nafarroako Gobernuak eta REEk adostutakoaren arabera ibarra zeharkatzen duten 200 KW-eko bi linietako bat kenduko litzateke eta bestearen garraio gaitasuna bikoiztuko litzateke.