Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iazko Nafarroa Oinezen leloa izan zen Txikiak handi. Harekin ikastolaren eremuko herriak eta euskara bera txikiak zirela nabarmendu nahi zuten. Baina, aldi berean, handi sentitzen direla. Izpiritu hori Europan barna zabaldu zuten eta manifestu bat ere idatzi zen. Nafarroa Oinezen altzoan sortu zen Txikiak handi egitasmoak segida du, eta iaz adostu zen manifestua jende guztioaren esku jarri dute, ados daudenak, hala nahi badute, sina dezaten ere. ManifestuaMunduaren eleaniztasuna eta hizkuntzak kultur altxorrak direla adierazten da manifestuan. Baita herrien eta pertsonen identitaterako eta garapenerako funtsezko tresnak direla. Manifestua sinatzen dutenek aldarrikatu nahi dute "hizkuntza gutxituek ere errespetatuak eta kontuan hartuak izateko eskubidea" dutela. Horrekin batera,aldarrikatu da hizkuntza horiek normaltzeko "behar adina laguntza eta babes izateko eskubidea, batez ere hezkuntza arloan". Legediaren babesa izateko eskubidea aldarrikatzearekin batera, "gizarteko edozein esparrutan hizkuntza txikituetan bizi ahal izateko eskubidea" aldarrikatzen da. Horrekin batera, hizkuntzen normalizazioan lan egiteko konpromisoa hartzen da.www.nafarroaoinez.net Web orrian sina daiteke manifestua.