Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko urteetan bezala, Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak, AEKrekin batera, sakandar berriei zuzendutako eskaintzarekin jarraitzen du. Saio guztiak ere etorkinen integraziora bideratuta daude. Aurtengo otsaila eta martxoan egindako ikastaroaren bidez gure kulturara eta hizkuntzara gerturatzeko aukera eskaini zitzaien dozena bat ikasleri. Orduko hari 60 orduko jarraipena emanen diote. Euskara Zerbitzutik azaldu dutenez, "hasiera-hasierako maila horretan bultzada eman nahi diegu, gerora, euskalduntze planetan sartzeko bidea errazteko". Ikastaro horretan egoera sozialetarako formula eta elkarrizketa errazak ikasiko dituzte.Noiz, non, zenbat Urriaren 4tik azaroaren 29ra, astelehenetik ostiralera, 9:30etik 11:30era (moldagarria). Plaza mugatuak. AEKren Altsasuko euskaltegian.Izen ematea aranatz.euskara@sakana-mank.com helbidera edo 689 029 780ra hots egin. Irailaren 27an eta 28an egin behar da.