Euskarabidearen laguntzak Aizpea eta Kimarendako

Guaixe 2010eko irailaren 22a

Euskarabideak berriki aurten kultura-jarduerak euskaraz garatzeko diru laguntzak banatu ditu. 37 euskara talde, udal eta bestelako entitateen artean 28.058 euro banatu ditu Euskarabideak. Deialdi horretatik Irurtzungo Aizpea euskara taldeak 1029,17 euro jaso ditu eta Altsasuko Kima euskara taldeak, berriz, 1010,46. Nafarroako Euskararen Institutuak, bestalde, 3.941 euro eman dizkie Foru Komunitateko hamabi elkarteri egon dauden web orriak euskaraz sortzeko edo euskarara moldatzeko eta euskarazko atarien edukiak mantentzeko. Deialdi horren barruan Aizpea euskara taldeak 300 euro eskuratu ditu sarean www.blogak.com/irurtzuneuskaraz bloga izateagatik. Altsasuko Kima euskara taldeak, aldiz, 243,13 euro jaso ditu www.altsasukokima.com ataria mantendu, egokitu eta eguneratzeagatik.