Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irailaren 8an Begoña Sanzberro kontseilariak eskola umeendako bi liburu aurkeztu zituen. Haietako bat Urbasa-Andia natur parkeari buruzkoa zen. Triston bere urmaelera doa du izenburua eta Santos Otero Chascok koordinatuta gauzatu da. Triston izeneko uhandre bat natur parkeko hamar mila hektareatan paseatzen da. Haurrei zuzendutako argitalpena da eta, horregatik, hainbat irudirekin lagunduta dago. Kontseilariak aurkezpenean azaldu zuenez, "funtsezkoa da haurrek jakitea basoa modu eramangarrian gestionatzea garrantzitsua dela"; alde horretatik, alde batera utzi dute mendia ondoen zaintzeko modua "ez ukitzea" denaren topikoa. Hala, Urbasako parkearen aprobetxamendu tradizionalak deskribatu dituzte, abeltzaintza eta egurraren ustiaketa, adibidez, eta nabarmendu dute biak animalien, landareen eta habitaten zaintzarekin uztar daitezkeela.Ipuinetan ez da ageri zaintzaren ikuspegi esklusibistarik, aitzitik: ikuspegi integrala hartu dute aintzat eta natura aberastasuna eta lanpostuak sortzeko moduan gestiona daitekeela islatu dute, betiere ingurumena egoki zainduta.Liburuak Nafarroako Gobernuak argitaratu ditu, Gestion Ambiental, Viveros y Repoblaciones enpresa publikoaren bitartez. Euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu dira (ale berean bi hizkuntzak); gainera, PEFC ziurtagiridun paperarekin egin dituzte. Liburu-dendetan, Nafarroako Gobernuaren Argitalpenen dendan (Navas de Tolosa 21, Iruñea), Interneten (www.cfnavarra.es/publicaciones/) eta Urbasako interpretazio zentroan dago salgai, 9 euroan.