Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Maiatzaren 15ean Nafarroako euskaltzaleek manifestazioa egin zuten Iruñean eta ozen aldarrikatu zuten: Euskaraz bizi nahi dut. Kontseiluak azaldu duenez, " euskararen etorkizuna gure esku dago eta euskaraz bizi nahi dugula etengabe adieraziz egingo diogu gure hizkuntzari behar duen lekua".Euskararen normalizazioaren bidean helduen zeregina "oso garrantzitsutzat" jo dute Nafarroako euskalgintzako kideek, " datozen belaunaldiak ere modelatzeko gaitasuna dute". Euskaltegietan izena emateko deia egin dute: "euskara ikastea ez da ona guretzat bakarrik, euskara ikasten badugu jende askok eskertuko digu". LaguntzaKontseiluan biltzen diren Nafarroako euskalgintzako eragileek nabarmendu dute "euskara ikastea eta oro har, euskararen normalizazioa lan kolektiboa" dela. Horregatik, ikasten ari direnei laguntzeko prest dauden herritarrak animatu zituzten Mintzakide programan izena emateko. "Haiena ekarpena txalogarria iruditzen zaigu".Bideoa Kanpainako bideoa ikusteko: http://vimeo.com/14967652