Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kobrearen balioak etengabe egin du gora, eta horren ondorioz kobrearen lapurretak izugarri egin du gora. 2010ean Nafarroan lapurtu den kopurua batuz gero, 90 km baino gehiago lapurtu dira, 750.000 euro baino gehiagoko balioa duena. Orain arte obretan, urbanizazio berrietan eta azpiestazio elektrikoetan lapurtzen zen, eta gertatu izan da ere elizetan eta beste lapurtzea, baina berriki autobietan eta autopistetan hasi dira lapurretak ugaltzen. Soilik uda honetan 60 km kobre lapurtu dira Nafarroako bide horietan. Gainera, lapurreta hauek trafikoan segurtasun arazoak sortzen dituzte, lapurreta gertatzerakoan argi sistema, kamara, segurtasun kontrolak eta informazio panelak funtzionatu gabe geratzen baitira. Esaterako, irailaren 2an, goizeko ordu batean, lapurrek Irurtzungo autopisten loturetan arketa hautsi zuten kobrea lapurtzeko, eta kablea mozterakoan, bertatik tira egiteko, zuntz optikoa ere moztu zuten. Hortik aurrera A-15 autopistako tunel guztien segurtasuna kontrolatzen dituzten 24 kamerak itzali egin ziren, istripu edo suteen aurrean erantzuna emateko sistema guztien kontrola galdu zen, hiru informazio panel itzali ziren eta argiteriaren kopuru handi bat ere itzali egin zen. Teknikoek 13 orduko lana egin behar izan zuten guztia bere onera bueltatzeko, eta oraindik konponketa lan batzuk atzeratu egin ziren. Irurtzungo autopisten loturetan izan ezik, Altsasuko autopisten loturetan ere kobrea lapurtu izan da. Kasu honetan lapurretak 170 argi puntutan izan zuen eragina, itzalita gelditu ziren, eta nahiz eta konponketak egin, egun oraindik zenbait argi puntu ez dabiltza. Eta, horretaz gain, Guliako gurutzegunean ere lapurreta izan zen. 23 puntutan izan zuen eragina, eta horren ondorioz gurutzagunea argirik gabe geratu zen. Salaketak2010ean 89 kobre lapurreta salatu dituzte, autobia eta autopistetan egindakoak kontuan hartu gabe. Tartean Sakanan hiru lapurreta salaketa aurkeztu dira: Ziordian bat, Uharte Arakilen beste bat eta Errotzen beste bat. Arazo larriaren aurrean, Nafarroako Gobernuak hainbat bilera egin ditu gaiaren inguruan, eta erabaki du lapurreta hauek ekiditeko zainketa areagotuko dutela eta mota guztietako alarmak eta sistemak jarriko direla martxan. KobreaKobrea elementu kimiko bat da, Cu ikurra (Cuprum, latinezko izena) eta 29 zenbaki atomikoa dituena. Eroankortasun elektriko bikaina duen metal harikorra da. Asko erabiltzen da eroale elektriko gisa, beroaren eroale gisa, eraikuntzarako material gisa eta hainbat aleazioren osagai gisa.Kobrea lortzeko gehienetan erabiltzen diren mineralak mineral sulfurodunak dira. Burdina kantitate handian dute, beste batzuekin batera, eta hauetatik batzuk (bismutoa, urrea, zilarra, nikela...) haien balio altuagatik berreskuratu nahi dira.Bi metodo daude kobrea modu industrialean lortzeko. Bide lehorretik %15eko kobre edukia duten mineralekin erabiltzen da, haiek aberastu edo kontzentratu ondoren.Bide hezetik, %3ko kobre edukia dutenekin soilik erabiltzen da.Kobrearen erabilpen nagusia konduktore edo eramale elektrikoa izatea da. Elektrizitatea transmititzeko aparailu ia guztiek erabiltzen dute. Oxidazioarengan duen erresistentzia dela eta, iturgintza instalazioetan asko erabiltzen da, baita tutu eta galdaretan ere.