Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
San Migel eguna ospatuko da gaur. Euskal Herriko fededun askorendako egun seinalatua. Sainduari zaion debozioaren adierazle izanen da, atzera ere, Aralarko santutegia hilaren 29an. San Migel eguna dela eta asteazkenerako hiru elizkizun aurreikusi dira. 10:00etan izanen da lehena, 11:00etan bigarrena eta azkena, meza nagusia, 12:30ean eginen da. Elzikizun horretan Etxarri Aranazko parrokiako abesbatzak kantatuko du. Meza Francisco Perez artzapezpikuak emanen du. 18:00etan, beste elizkizun bat izanen da. Ohi bezala, elizkizunen ondoren Aralarko aingeruaren irudia gurtzeko aukera izanen da. Bestalde, San Migel egun goizean Aralarko santutegitik pasatzen direnek aitortzeko aukera izanen dute.