Hasi da Elomendiko Futbol Txapelketa

Guaixe 2010eko irailaren 29a

Elomendiko Futbol Txapelketako 2010-2011 denboraldia aurreko asteburuan hasi zen. Aurten 14 talde ariko dira, tartean bi sakandar: Arakilgo Zaldua eta Izurdiagako Rajatabla. Futbol txapelketa honetako puntuazioa ez da ohikoa, irabazitako partidek 2 puntu lortzen dituztelako, ohikoak diren 3 punturen ordez. Gainontzean ez dago aldaketarik, berdindutako partidengatik puntu bat eta galdutakoengatik 0 jasotzen direlako.Asteburuan lehendabiziko jardunaldia jokatu zen. Tartean, Rajatablak bana berdindu zuen Zizurko Ardoirekin eta Memoriam SPren kontra bina berdindu zuen Zalduak. Unziti da liderra, 2 punturekin. Zaldua seigarrena da eta Rajatala hamargarrena, biak puntu banarekin. Asteburuan bigarren jardunaldia jokatuko da. Zalduak Ardoi izango du aurkari Lekunberrin, larunbatean, 19:00etan, eta Rajatablak Roca hartuko du Astraingo kiroldegian, arratsaldeko lauretan.