Denek galdu

Guaixe 2010eko irailaren 29a

Hirugarren maila. 5. Jardunaldia. Lehen multzoa. Izarra 3 - Lagun Artea 0Lagun Artea, punturik bildu gabeHala jarraitzen du hirugarren mailan dabilen Lakuntzako Lagun Artea taldeak. Atzo Lizarran jokatu zuen eta Izarrak hiru gol sartu zizkion. Bi taldeak ongi aritu ziren, zintzo jokatuz, nahiz eta arbitroak Izarrako Zabaletari eta Laguneko Nietori txartel gorria atera eta aldageletara bidali. Baina Izarra Lagun Artea baino gehiago izan zen, partidako dominatzaile argia, eta hiru puntuak merezi zituen. Lakuntzarrei konfiantza eman behar zaie, baina lehen partida irabazteko ordua heldu zaie, azken postua utzi nahi badute behintzat. Lakuntzako taldea azkena da sailkapenean, punturik gabe. Igandean etxean jokatuko du, Lakuntzako Zelai Berrin, goiko postuetan dabilen Tudelano taldearen kontra. Ea zaleen babesa eta berotasunarekin puntuak biltzen hasten den. Preferente maila. Lehen multzoa. 3. Jardunaldia: Artajones 5 - Etxarri Aranatz 0Etxarriarrei huts egin zien estrategiakDefentsan itxaron eta kontraerasoetan eraso egin. Hori izan zen Etxarrik Artajonesen kontra planteatu zuen estrategia, baina ez zitzaien ongi atera. Artajonesekoek etxarriarren defentsa gainditzea lortu zuten eta azkenean 5-0 gailendu ziren. Preferente mailako Artajones da liderra, 9 punturekin eta Etxarri Aranatz 12.a da, 3 punturekin. Larunbatean sailkapenean azkena den Erriberri taldea hartuko du Etxarrik San Donato zelaian. Ea garaipenaren bidea berreskuratzen duten etxarriarrek. Erregional maila. 4. Multzoa. 3. Jardunaldia: Altsasu 2 - Burlades 3Altsasuk ez zuen abantaila mantentzen jakinDantzalekuko goiko hareazko futbol zelaian jokatutako azken partida izan zen larunbatekoa. Altsasu Burlades baino gehiago izan zen lehen zatian. Partida kontrolatu zuen eta Xabi Gonzalezek eta Igor Medinak 2-0 aurreratu zuten Altsasu. Baina bigarren zatia hasi bezain pronto Burladeseko Alainek gola sartzea lortu zuen eta hortik aurrera Burladesek hartu zuen partidaren ardura, Altsasukoak ia desagertu baitziren. Gorkak Burladesek berdintzea lortu zuen eta partida bukatzear zegoenean, eta falta baten ondorioz, Burladesek 2-3 irabaztea lortu zuen. Iruña da erregional mailako laugarren multzoko buru, 9 punturekin. Altsasu 12.a da, puntu batekin. Larunbatean 9.a den San Jorgeren kontra ariko da Altsasu, Iruñean.