Klasetik kanpo euskara sustatzeko laguntzen deialdia egina

Guaixe 2010eko irailaren 30a

Sakanako Mankomunitateak ikastetxeendako diru-laguntza deialdia egin du. 3.000 euroko poltsa du deialdiak eta hare bidez ikastetxeetan klasetik kanpo euskararen erabilera sustatzeko egiten diren jarduerak  lagunduko ditu ibarreko erakundeak. Jarduerak aurten garatu behar dituzte ikastetxek. Eskabideak abenduaren 1etik 18ra egin beharko dituzte ikastetxeek. Bestalde, eta gurasoei zuzendutako erabileraren inguruko prestakuntza- eta sentsibilizazio ekimenak ere deialdian sartzeko aukera dute.Euskara zerbitzutik adierazi dutenez, akademikoez gain, "ikaslearen hizkuntza-prestakuntzarako garrantzi handia duten uneak eta esparruak daude ikastetxean". Joan-etorriak, atsedenaldi, jolas eta bizigiro naturaletan murgildurik pastzen dituzten uneak nabarmendu ditu zerbitzuak.