Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean Euskaldun Torneoko baliagarria zen azken proba jokatu zen Urretxun. Proba esprintean erabaki zen Gabiriako igoeran Ciudade Vigoko Alejandro Paleo eta Rural Kutxa talde sakandarreko Alexander Ryabkin bakarrik gelditu eta gero, eta bien artean Paleo izan zen azkarrena. Telcom taldeko Paul Kneppers hirugarrena izan zen, baina bera izan da Euskaldun Torneoko txapelduna, denboraldian barna izan duen erregulartasuna dela eta. Bestalde, taldeka Rural Kutxa izan da onena Euskaldun Torneoan. Aipatzekoa da txirrindularitza amateurraren denboraldia despeditu egin dela.