Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Berriki Lagunak Trofeoan aritu dira Sakanako irristaketa taldeetan dabiltzan irristalari sakandarrak. Ohikoa denez, lan ona egin dute. Mutilen mini mailan dabilen Ander Villalobos (Altsasu Taldea) hirugarrena izan zen, eta nesken mini mailan Anne Lapuente (Olaztiko Sutegi), aldiz, txapelduna izan zen. Mutilen benjaminen mailan Unai Villalobos (Altsasu Taldea) bigarrena sartu zen helmugara, eta Gaizka Ocañak (Urdiaingo Aitziber) haurren mutilen mailako proba irabazi zuen. Zorionak denei!Bestalde, urriarekin bat hasiko dira lanean Sakanako irristaketa eskolak. Urriaren 1ean Olaztiko Sutegikoak hasiko dira lanean, eta urriaren 5ean, aldiz, Altsasu Taldekoak eta Urdiaingo Aitziberrekoak. Bertan aritu nahi dutenek oraindik izena emateko aukera dute.