Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko astean azaldu genuen Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak eskalada ikastaroa antolatu duela. Bada, eskalada ikastaroko datetan aldaketa dago. Ez da gauzatuko urriaren 22an, 23an eta 24an, iragarrita zegoen moduan, baizik eta urriaren 29an, 30ean eta 31n. Jon Gurutz Lazkoz eskalatzaile trebe arbizuarra izango da monitorea, eta ikastaroa Uharte Arakilen eta Arabako Eginoko Lezean emanen du. 13 urte baino goragoko pertsonek eman dezakete izena ikastaroan. Horretarako Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzura hots egin beharko da urriaren 15a baino lehen (948 464 866 telefonoa), edo kirolak@sakana-mank.com posta elektronikora mezua idatzi edo www.sakana-mank.com web gunearen bitartez izena eman. Matrikularen truke 25 euro ordaindu beharko du interesatu bakoitzak, Euskadiko Kutxako 30350116931160003328 kontu zenbakian.