Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko asteburuan I. Herrialde Arteko Torneoa-Udalbide Trofeoa irabazi zuen Nafarroak. Denboraldi bikaina darama Nafarroak, aurten GRAVN-El Corte Ingles Torneo prestigiotsua ere irabazi duelako, beste hainbat txapelketarekin batera. Txapelketa eskuz binaka eta banaka jokatu zen, ondoko kategorietan: gazte maila, 22 urtez azpikoa eta senior maila. Nafarroak lau final irabazi zituen: 22 urtez azpiko banakakoan Ansotegik 22-7 irabazi zion Bizkaiari, senior mailako banakakoan Jaunarenak 22-3 hartu zuen menpean Gipuzkoa eta senior binakakoan Yoldi eta Lintzoainek 22-14 Araba. Gipuzkoak bi final irabazi zituen eta Bizkaiak bat. Ezkurdia arbizuarra txapeldunordea izan zen.