Rural Kutxako Herrada zortzigarrena Mundialetako erlojupekoan

Guaixe 2010eko irailaren 30a

Txirrindularitza Mundialak Melbournen jokatzen ari dira, eta atzo 23 urtez azpiko erlojupekoa jokatu zen. Taylor Phinney estatubatuarra izan zen erlojupekoak zituen 31,8 km-ak egiten azkarrena (xxxxxxx). Eta Rural Kutxa talde sakandarran dabilen Jesus Herradak lan handia egin zuen, zortzigarrena sailkatu baitzen, 1:18ra. Emakumezkoetan Emma Pooley nagusitu zen (32:48). Gaur eliteen mailako erlojupekoa jokatuko da.