Aralar Mendi eta Xota lanera

Guaixe 2010eko urriaren 1a

Asteburu honetan hasiko da Estatuko B mailako areto futbol txapelketa. Lehen multzoan 9 talde ariko dira, tartean bi sakandar: Uharte Arakilgo Aralar Mendi eta Irurtzungo Fluitecnik Xota. Iaz lan polita egin zuten bi taldeek eta aurten kategoriari eutsi eta ahal badute goiko postuetan sailkatu nahi izango dute. Eurekin batera honako taldeak ariko dira lanean: San Juan, Gazte Berriak, Tafatrans Vulcanizados Ruiz, Universidad de Navarra, GIma Ribera Navarra, RVC Lintxu eta Nordecons Olite. Bi talde sakandarren arteko derbyaGainera, modu berezian hasiko dute taldea bi talde sakandarrek, elkarren arteko lehiarekin. Partida larunbatean jokatuko da Irurtzungo kiroldegian, eta bi taldeak irabaztera aterako direla ez dago zalantzarik. Ea nola doan gauza.