Hobekuntzak tren geltokian

Guaixe 2010eko irailaren 30a

Ostiralean despeditu ziren lanak Adif-ek Altsasuko tren geltokian egindako lanak. Guztira 456.458,9 euroko aurrekontu zuten lanek. Construcciones Mateo Mesa enpresak egin ditu. Zerbitzua hobetzeko neurriak jarri dira horrela.Egindako berrikuntzen artean dago anden nagusiei eta bigarren mailako bati altuera gehiago ematea. 68 cm jaso dituzte anden horiek 160 metroko luzeran. Neurri horrekin ezgaituek eta mugikortasun arazoak dituztenak bakarrik sartu edo atera ahalko dira trenetan, inoren laguntzarik gabe. Horretaz gain, gainontzeko andenen zorua berritu dute. Horretaz gain, oinezkoak ez irristatzeko moduko pasabide bat jarri dute. Bestalde, Adif-ek tren geltokian ere hainbat berrikuntza egin ditu. Leiho eta ate guztiak aldatu ditu. Isolamendu termikoko kristalak jarri ditu itxaron gelan. Han  ere dauden ekipoak berritu dira. Pertsona guztien irisgarritasuna errazteko, tren geltokiko  erabilera publikoko sarbide guztiak zabaldu eginen dira eta arranpak jarri dira. Horretaz gain, ezgaituendako egokitutako komuna ere prestatu dute. Adif-ek, bestalde, eraikinaren barruko eta kanpoko argiteria berritu du. Baita pintura ere. Horretaz gain, lorategi bat ere egin da.