Energia aurrezpena babestutako etxeetan

Guaixe 2010eko irailaren 30a

Nafarroako Gobernuak eraikuntza berriko Babes Ofizialeko Etxebizitzen (BOE)?energia aurrezteko neurriak hartzea sustatzen ari da. Horretarako diru-laguntza deialdia egin du. Deialdi horren barruan dagoeneko hiru milioi euro banatu ditu.Diru-laguntza jaso duten enpresen artean ibarrekoak daude, Sakanan bertan aurrera eramanen dituzten  promozioagatik, esaterako: Construcciones Arregui Bakaikun egitekoa den 9 BOErengatik eta Alzate eraikuntza enpresa Altsasun egiten ari den 12 BOErengatik. Horretaz gain, Muroa eraikuntza enpresa sakandarrak diru-laguntza jasoko du Leitzan 9 BOE egiteko.