Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateak ikastetxeendako diru-laguntza deialdia egin du. 3.000 euroko poltsa du deialdiak, eta haren bidez ikastetxeetan klasetik kanpo euskararen erabilera sustatzeko egiten diren jarduerak lagunduko ditu ibarreko erakundeak. Jarduerak aurten garatu behar dituzte ikastetxek. Eskabideak abenduaren 1etik 18ra egin beharko dituzte ikastetxeek. Bestalde, eta gurasoei zuzendutako erabileraren inguruko prestakuntza- eta sentsibilizazio-ekimenak ere deialdian sartzeko aukera dute.Euskara zerbitzutik adierazi dutenez, akademikoez gain, "ikaslearen hizkuntza-prestakuntzarako garrantzi handia duten uneak eta esparruak daude ikastetxean". Joan-etorriak, atsedenaldi, jolas eta bizigiro naturaletan murgildurik pasatzen dituzten uneak nabarmendu ditu zerbitzuak.