Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Espainiako Gobernuak egin duen Lan erreformaren kontra eta pentsio publikoen defentsan greba orokorrera deitu zuten UGTk eta CCOOk. Haiekin batera, lanuztera deitu zuten CGT-k, CNT-k, Solidarik, LSB-USOk eta ESK-k. Ibarrean nagusi diren ELAk eta LABk ez zuten deialdiarekin bat egin.Nafarroan nagusi diren UGT eta CCOO herrialdean izan zen erantzunaren balorazio ona egin zuten. Bi sindikatuetako Sakanako arduradunek, berriz, ibarrean greba deialdiak izan zuen erantzuna eskasa izan zela aitortu digute. UGTko Bienvenido Gallegok esan digunez, "jarraipen gutxien izan duen eskualdea izan da". Gallegok esan digunez, "hemengoa etsigarria da. Badirudi lan arloko gaiek ez dutela interesik. Edo egoeragatik beldurra dago". CCOOko ibarreko arduradun Maite Baleztenak bat egin du horretan Gallegorekin:"lan arloko gaiek ez dute interesik, soilik politikoek". Grebaren jarraipena ez zela esanguratsua izan aitortu zuen ere. UGTko buruak gaineratu duenez, "lortutako eskubideen defentsan zerbait gehiago mobilizatu beharra dago. Erreformak denoi eragiten digu". Aurrera begiraHerenegungo grebaren ondoren zer galdetu diegu bi sindikalistei. UGTko Gallegoren ustez "zerbait aldatuko da. Erreforma gehiegizkoa da eta langileak egoeran txarrean utzi ditu". Legedia zerbait aldatu beharra azpimarratu du, "bestela zerbaitetan pentsatu beharko da". Bitartean, "egunerokoan lan egiten jarraitu behar dugu, krisiak jarraitzen duelako. Gutxienez lanpostuak ez deuseztatzeko lan egin beharko dugu, hona ez baitute ezer ekartzen". Maite Baleztena, berriz, mobilizazioekin jarraitzearen aldeko agertu da. "Gobernuak edozein erantzuna emanda ere gutxi izanen da eta mobilizatzen segitu beharko dugu". Zapateroren gobernuak "langileei gezurra" esan diela eta bere gobernuak egindako politikak "eskubikoak" direla nabarmendu du CCOOko sindikalistak.