Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kalean da Alex, nire laguna haurrendako liburu ederra. Bi aldeko lankidetzaren emaitza da: Nafarroako Gobernuaren Euskararen Nafar Institutuaren eta Nafarroako zenbait udaletako Euskara Zerbitzuen ekimenetik sortu da. Horien artean dago Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzua.Aipatu entitateek euskarazko album ilustratuen sorrera bultzatu nahi dute. Helburu horrekin sortu zuten Etxepare Saria. Mikel Gurrutxagak (idazlea) eta Maite Gurrutxagak (ilustratzailea) irabazi zuten 2009ko saria, Alex, nire laguna lanarekin. Bertan, Ixabel, munstro ikusezina lagun duen neskatxa da protagonista. Lagun berriak egin ahala, munstro bihozberaren agerpenak gutxitu eginen dira eta haurtzaroko oroimen atsegin bilakatuko da. Epaileek lanaren xarma azpimarratu dute.Pamiela argitaletxeak argitaratu du liburua. Salgai dago 14 eurotan.