Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bai Udalbiltzari Sareak deituta, larunbatean herri guztietan epaiketa salatzeko eta auzipetuei elkartasuna adierazteko elkarretaratzeak eginen dira, udaletxeen aurrean. Epaiketaren azken txanpan dago. Atzo eta gaur akusazioen froga perizialak aurkeztuko dira Espainiako Auzitegi Nazionalean. Ondoren, argitzeke dagoen datan, alde biek euren azken ondorioak aurkeztu beharko dituzte. Bai Udalbiltzari Sareak epaiketaren bukaera dela eta dei egin du "indarrak biderkatu, eta ideologia guztietako herritarrei egiten diegu gonbitea eskubide zibil eta politiko funtsezkoen urraketa den epaiketa hau salatzeko".Joseba Garmendia Albarracin da epaitzen ari diren 21 pertsonetako bat. 15 eta 21 urteko espetxe zigorrari eginen dio aurre.