Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Frontis pilota enpresak jakitera eman duenez, plantilan zituen 16 pilotarietatik 11ri aurten bukatzen zitzaien kontratua eta ez diete berrituko. Tartean daude Irurtzungo Jorge Nagore pilotari beteranoa eta Jon Gorriti uhartearra. Enpresan jarraituko duten pilotariak Antxia, Amantegi, Alvaro Gomez, Arzelus eta Perosanz izango dira, gainontzekoei ez zaie kontratua berrituko. Hemendik aurrera euren etorkizuna negoziatzeko aukera dute aipatu pilotariek.Frontis enpresatik azaldu dutenez, merkatuaren krisi egoerari egokitzeko hartu dira aipatu neurriak, eta hurrengo denboraldirako Pilota Zirkuituaren antolaketa zehazten ari omen dira buru-belarri. Paueko Mundialak. Aurrera doaz Pauen jokatzen ari diren Pilota Mundialak. Atzo, Irurtzungo pilota eskolan dabiltzan Xuban Armendariz lekunberriarra eta Jose Javier Zabaleta etxarrendarrak gogotik egin behar izan zuten lan Mexikoko bikoari irabazteko. 22-16 gailendu ziren Armendariz eta Zabaleta, eta azken hau izan zen partidako onena. Uharteko lau t´erdiko txapelketaGaur Uharte Iruñeko lau t´erdiko txapelketako partidak jokatuko dira, eta tartean Rodriguezen kontra aritu beharko da Ansotegi.