Dorronsoro eta Vazquez I. Zuiako Aizkolari Gazteen Sarian

Guaixe 2010eko urriaren 5a

Igandean I. Zuiako Aizkolari Gazteen Saria jokatu zen Murgian. 8 aizkolari gazte aritu ziren, tartean bi sakandar: Xabier Dorronsoro eta Iñaki Vazquez "Sakana". Haiekin batera Ruben eta Eneko Saralegi, Arkaitz Olano, Jokin Alkizalete, Eloy Kortxero eta Sakanako Aizkora Eskolan aritutako Arkaitz Jauregi aritu ziren. Enbor batera jokatu zen txapelketa, eta proba baztertzailea zen. Kanporaketa guztiak jokatuta, Ruben Saralegi izan zen txapelduna, Arkaitz Jauregiri bi aizkora kolpe aterata. Haien atzetik sailkatu ziren Olano (3.a), Alkizalete (4.a), Dorronsoro (5.a), Vazquez "Sakana" (6.a), Eneko Saralegi (7.a) eta Corchero (8.a).