Nesken V. Pala Txapelketa ate joka

Guaixe 2010eko urriaren 6a

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, Etxarriko Pilota Eskolaren eta Etxarri Aranazko eta Uharte Arakileko udalen laguntzarekin, Sakanako Nesken V. Pala Txapelketa antolatu du.Lau kategorietan jokatuko da txapelketa: gaztetxoak, gazteak, helduen lehen maila eta helduen bigarren maila. Partidak ostiraletan (19:00etatik aurrera), larunbatetan (15:00etatik aurrera) eta igandetan (10:30etik aurrera) jokatuko dira, Etxarri Aranazko eta Uharte Arakilgo frontoietan. Txapelketa urriaren 16an hasiko da. Urriaren 14ra arteIzena ematea zabalik dago, urriaren 14ra arte. Horretarako bi aukera daude: Sakanako Mankomunitateko kirol zerbitzura deitu (948 464 866), edo ondoko telefonora hots egin: 638 138 231 (Migel). Lehen mailan izena ematen duten bikoek 10 euro ordaindu behar dute, bigarren mailakoek 5 euro eta gainontzeko mailakoek ez dute ordaindu beharko.Sariak garaikurrak, gaztak eta talasoterapiako sarrerak izanen dira.