Sakana Ibarreko bi enpresa Alimentan

Guaixe 2010eko urriaren 7a

Tuterako Nekazaritzako Elikagaien Hiriko Negozioen Hirian Alimenta 2010 enpresa topaketa izan zen astelehenean. Nekazaritzako elikagaien 39 enpresa nafar bildu ziren topaketan. Haien artean zeuden Embutidos Arbizu eta Katealde artesanos elikagai enpresa sakandarrak. Enpresez gain, topaketan 24 inportatzaile ere izan zien, Amerikako Estatu Batuak, Mexiko, Brasil, Txina, Erresuma Batua, Belgika eta Poloniatik etorriak. Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberak eta Nafarroako Gobernuak antolatu zuten topaketa. Laugarren edizioa izan zen. Topaketaren bidez herrialdeko enpresak atzerrian promozionatu nahi dituzte.