Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako joeraren kontra, Sakanan langabeziak behera egin du irailean . Ezer gutxi, ordea. Altsasuko enplegu bulegoan1.309 langabetu sakandar daude izena emanda, agorrilean baino 12 gutxiago. Irurtzun eta Arakilgo zenbait herrietako 171 langabe Iruñean daude izena emanda, agorrilean baino 7 gehiago.Sexuari dagokionez, oraindik ere emakumeak dira langabe gehienak: 830 (%56,08), abuztuan baino 28 emakume langabe gehiago dira. Gizonak, berriz, 650 dira (%43,91). Agorrilean baino 33 gizon gutxiago daude zerrendan. SektoreakJarduera sektoreei dagokienez, langabe sakandarren lan eskaera gehien jasotzen dituen sektorea zerbitzuena izaten jarraitzen du. 733 (%49,52) eskaera daude arlo horretan, aurreko hilean baino 27 gehiago. Zerbitzuen atzetik industria arloa da lan eskaera gehien jasotzen dituen arloa, 537 (%36,28). Eraikuntzan lanean aritzeko prest 109 (%7,36) sakandar daude, agorrilean baino 6 gehiago. Lehen sektorerako 27 (%1,75) eskaintza jaso dira enplegu bulegoetan, aurrekoan baino bat gehiago. Azkenik, aurretik lanik egin ez duten eta lan egin nahiko luketen sakandarrak 74 dira (%4,86), abuztuan baino lau gutxiago.NafarroaLangabeziak gora egin zuen Nafarroan irailean, agorrilean baino 508 langabe gehiago zeuden, %1,24ko hazkundea. Guztira, iraila despeditzean 41.374 nafar zeuden enplegu bulegoetan izena emanda. Haietatik 21.591 emakumeak dira (aurreko hilean baino %2,79 gehiago) eta gainontzeko 19.783ak gizonak (irailean baino %0,40 gutxiago).Nafarroako Gobernuko Lan arloko zuzendari nagusiak, Imelda Lorea Etxeberriak adierazi du langabezia haztea beti datu ezkorra dela, baina hazkunde hori industria eta eraikuntza arloen joera onarekin konparatu zituen. Bestalde, nabarmendu zuen Gizarte Segurantzak 875 afiliatu gehiago irabazi zituela irailean.