Sakandarren Eguna, atzera kontua

Guaixe 2010eko urriaren 5a

Mustutzen elkartea dagoeneko hasi da aurtengo Sakandarren Eguna prestatzen. Elkartetik aurreratu dutenez, hilaren 24an ospatuko da festa. Sakana erdialdeko herri bati zegokion ospakizuna hartzea eta elkarteak ez digu zehaztu zein izanen da ibarreko biztanleak festa giroan hartuko dituen herria. Sakandarren Eguna orain maiatzean ospatu izan da festa, baina data egokiak opatzea zaila suertatu zaie aurten eta horrek antolakuntza lan guztia atzeratzea ekarri du. Mustutzen elkarteko kideak ibarreko biztanleak bilduko dituen festako egitaraua ontzen ari dira. Antolatzaileek jakinarazi digutenez, bazkariaren ondoren asto lasterketa eginen da. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman behar dute 699 893 908 telefonora hots eginez.