Teknologia berriak enpresa txiki eta ertainetan txertatzeko, Garalur lanean

Guaixe 2010eko urriaren 6a

Enpresa Txiki eta Ertainek (ETE) Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT) jartzeko eta erabilera hobetzeko aukera dute orain. Horretara propio bideratuta baitago Cederna-Garalur elkartea (www.cederna.es/eu/) garatzen ari den CYBERSUDOE proiektua.  Egitasmoa bete ahal izateko informazio, sentsibilizazio eta jaraipen indibiduala eginen du. Azken finean, IKTak hobe baliatzeko ETEi propio zuzendutako doako produktuak sortu ditu Cederna-Garalurrek: diagnosia egiteko tresna; gida praktikoa eta bideoa. Beti ere,  IKTen inguruan informazioa eman, gidatu eta aholkatzeko. Cederna-Garalurrek giza baliabideak, elikagaien industria, artisautza, logistika, merkataritza elektronikoa, turismoa, zaintza teknologikoa, kudeaketaren deszentralizazioa eta zaintza ekonomikoa gaiak hartu ditu. Arlo horietan enpresa txiki eta ertainek IKTekin hobetzeko dutena azalduko zaie.Nola? Boletin informatikoen bidez, bilera eta informazio tailerren bidez eta enpresei banakako aholkularitza eskainiz.