Gure futbol taldeen asteburua

Guaixe 2010eko urriaren 11

Hirugarren maila. Lehen multzoa. 7. Jardunaldia: Iruña 0 - Lagun Artea 2AzkeneanHirugarren maila hasi zenetik punturik bildu gabe aritu da Lakuntzako Lagun Artea, itxura ona emanez baina kontrako atean ezin haztatu. Taldearendako sekulako presioa zen denboraldiko lehen garaipena lortzea, eta, azkenean, larunbatean gertatu zen, Paternainen, Iruña taldearen kontra. Orain arte ez bezala, punteria ona izan zuten lakuntzarrek, eta bi gol sartu zizkioten Iruña taldeari. Nor baino nor aritu ziren bi taldeak, eta atsedenaldira husnako berdinketarekin joan ziren. Baina bigarren zatian, Migelek lehenik eta Unai Bakaikoak bigarrenik, gola egitea lortu zuten. 0-2 nagusitu ziren Lagun Arteakoak eta lehendabiziko 3 puntu hauek konfiantza handia eman diote moral faltan zegoen Lagun Arteari, eta ea hemendik aurrera egoera honek segida duen. Aipatzekoa da Laguneko Gorka atezainak egindako lan ona.  Sailkapen orokorrean Tudelanok eusten dio lidergoari, eta Lagun Arteak azken postuan jarraitzen du, baina hiru punturekin. Asteburuan Txantrea taldea hartuko du Lagunek. Preferente maila. I. multzoa. 5. Jardunaldia: Avance Ezkabarte 2 - Etxarri Aranatz 0Avance Etxarri baino gehiago izan zenAvancek eta Etxarrik Arren jokatutako lehian, hasieratik Avancek dominatu zuen. Berak hartu zuen partidaren ardura, baloiaren jabetza eta berak izan zituen partidako gol aukerarik gehienak. Etxarrik apenas egin zuen ezer. Atsedenaldira husnako berdinketarekin joan ziren, Avancek ez baitzuen Etxarriren atean asmatu. Bigarren zatian Avanceko Arriazuk eta Diegok Etxarriren atea zulatu zuten, eta nahiz eta Etxarri saiatu, horrela despeditu zen lehia. Artajones da liderra, 15 punturekin. Etxarri 11.a da, 6 punturekin. Larunbatean Etxarrik laugarrena den Burlades taldea hartuko du San Donato zelaian.Erregional maila. 4. Multzoa. 5. Jardunaldia: Altsasu 1 - Beti Kozkor 2Altsasu, ongi hasi baina gaizki bukatuAltsasu taldeak Dantzalekuko zelai berritua estreinatu zuen, baina horrek ez zion zorterik eman. Eguraldi txarrari aurre eginez dominatzen hasi zen Altsasu, gol aukera nabarmenekin, eta azkenean Davilak Altsasu aurreratzea lortu zuen. Baina hortik aurrera desgastatzen hasi ziren Altsasukoak, eta atezainaren irteera kaxkar baten ondorioz berdintzea lortu zuten Lekunberrikoek. Bigarren zatian mantso zelairatu ziren altsasuarrak, lozorroan, eta isolatutako jokaldi batean 1-2 aurreratu ziren Beti Kozkorrekoak. Jarrera aldatu beharko dute altsasuarrek, puntuak ihes egiten uzten ari baitira. Erregional mailako 4. Multzoko liderra Amigó taldea da, 13 punturekin. Altsasu 14.a da, 5 punturekin, eta beheko postuetatik gertu. Hurrengo asteburuan sailkapenean azkena den Lezkairu du aurkari Altsasuk. Ea aldaketa etortzen den.