Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskarabideak euskarazko filmen zikloa antolatu du Nafarroako 37 herritan. Zikloak oihartzun zabala izanen du Sakanan: bina film iritsiko dira Lakuntzara, Etxarri Aranatzera eta Altsasura, eta bat Olatzagutiara. Kanpaina asteburu honetan jarriko da abian Sarrigurenen. Sakandarrok, ordea, azarora eta abendura arte itxoin beharko dugu.Aisialdian euskaren erabilera sustatzeko programaren baitan dago Zinea, euskaraz ere bai zikloa. Nafarroako Gobernukoak euskarazko film komertzialen eskaintza egin die udalei. Lau dira eskainitako filmak, haurrendako, Ponyo amildegian, Goazen ilargira eta Doraemon eta mundu galdua marrazki bizidunak, eta helduendako, Slumdog milionaire saritua. Sakanan lau filmak ikusteko aukera izanen dugu. Azaroaren erdialdetik abenduaren erdialdera, Sakanako zinemak euskaraz ariko dira.