Nafarroako banda agertokira

Guaixe 2010eko urriaren 11

Nafarroako musika bandak harremanak estutzen ari dira azken urtean. Federazioa sortu zutenetik, buruan zuten guztien artean Nafarroako banda osatzea. Banda elkarlanari esker, bete da helburua: Nafarroako Federazioko Banda agertokira igoko da bihar lehen aldiz. Goi mailako kontzertua eskainiko dute Iruñeko Gaiarre Antzokian.Nafarroako 29 bandetako 75 musikarik osatzen dute taldea. Horien artean daude Sakanako Haize Berriak bandako hiru kide: Amaia Gabirondo, Mikel Escala eta Arkaitz Martineze. Tafallako Oscar de Estebanek zuzentzen du sortu berri den taldea, baina mustutze egunean La Pamplonesa bandako zuzendari Vicent Egearen agindura ariko dira. Zubia aprobetxatuz, musikariak Beireko aterpean bildu dira emanaldia prestatzeko. Nafarroako Federazioak urtero kontzertu bat eskaintzea du helburu. Horietako bakoitza Nafarroako bandetako musikariendako aukera berria izanen da. Izan ere, Nafarroako Federazioa osatzen duten 40 bandetako kideek lekua dute izanen dute bertan.