Japoniako jardunaldiak

Guaixe 2010eko urriaren 15a

Jada bigarren urtez, Yamaguchi liburutegian Japoniako jardunaldiak izango ditugu hurrengo aste honetan. Yamaguchi liburutegia Japoniako kulturarekin sentsibilitate berezia dauka. Bertan hilero zenbait aktibitate izaten dira Japoniarekin erlazionaturik eta aste honetan, 18-tik 22-ra zehazki, liburutegian bertan normalean baino ekintza gehiago burutuko dira.Lau erakusketa izango dira liburutegian aste osoan zehar: Pedro Pagés-ek (La Plata unibertsitatea, zinema lizentziatura) zinema japoniarrari buruzko erakusketa, Lucilo Muñumel-ek (A Mano loredenda) Ikebana (lore sortak) erakusketa, Berta Oses Suarez-ek (BERUTA) japoniar panpina erakusketa eta azkenik Iván Asenjo-k (diseinatzaile grafiko eta ilustraziogilea) YOKAI (izaki fantastikoen marrazkiak) erakusketa antolatuko dute.Kamishibai-ak egunero izango dira, arratsaldeko seietan. Kamishibaiak txontxongiloen antzeko antzerki lanak dira baina txontxongiloak erabili beharrean ipuin kontalari batek marrazkiak erabiltzen ditu ipuina antzezteko. Normalean pertsona bakarra egoten da ipuina antzezten eta hizketan istorioa deskribatzen duen bitartean marrazki-lanak erakusten ditu ikusleak entretenitzeko.Astelehenean japonieraz izango da Kamishibaia eta zazpi eta erdietan solasaldi bat izanen da. Bertan  Yukio Mishima-ren "El marinero que perdió la gracia del mar" liburua, "El lobo solitario y su cachorro" komikia eta "El ocaso del samurai" lanei buruz hitz eginen da. Asteartean frantsesez egingo da kamishibaia. Segidan, 19:30 aldera, Natsume Soseki-ren "Soy  un gato" liburuari buruz hitz egingo da eta ordu berean Fernando Acaso apaizak Japonian 44 urtez izandako bizipenak kontatuko ditu "paella o sushi" izeneko hitzaldian.Asteazkenean "Kamishibaia antzezteko gida"-ri buruz hitz egingo da, bere itzultzaileak aurkeztuta. Zazpi eta erdietan komikiei buruzko hitzordua izanen da "Nonnonba" eta "Una vida errante" landuko dira. Ordu berean Pedro Pages-ek Yasuhiro Ozu zinegileari buruzko hitzaldia emango du.Ostegunean kamishibaien bidez zabaltzen ari den hortzen osasun kanpaina antzeztuko da. Ordu berean, hau da, seietan, Haiku (japoniar bertsoak) bilera izanen da. Zazpi eta erdietan Yasushi Inoue-ren "La escopeta de caza" eta Yasunari Kawabata-ren "Mil grullas" liburuei buruz mahai ingurua izango da.Azkenik, ostiralean euskaraz izango da kamishibai antzezpena, Edorta Cuestaren eskutik. Eta zazpi eta erdietan Juan Zapater zinema kritikoak Akira Kurosawa-ri buruz hitz eginen du zinegilearen jaiotzaren mendeurrena baitugu.Beno, hainbeste aktibitateren artean seguru asko zuk ere zeure gustukoa den bat aurkituko duzu. Eta hauetako bat ere erakargarri ez aurkitzekotan gogoratu astean zehar arratsaldez neguan eta goizez udan, liburutegian komikiei eta japoniar kulturari buruzko informazio piloa aurkituko duzula, gai hauei buruzko (komiki eta japonia) nik ezagutzen dudan liburutegi ornituenetarikoa delarik.Jose Luis AsensioMyaku.fanzine@gmail.com www.fanzinemyaku.blogspot.com